XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nekazariek, ohean kuxkurturik, errezatu egiten zuten.

Negu hartan mixeria handia pasa behar izan zuten, hotzak eta elurrak inoiz baino gehiago irauten zuelako.

Lur izoztuak zart egiten zuen nekazarien hankapean, eta aurpegia ebakitzeko moduko haizeak jotzen zuen.

Baina etxe barruetan seguru zeuden, ez zeukaten arriskurik.

Hala ere ehiztariarekin gogoratzen ziren, nola ibiliko ote zen bakarrik eta eguraldi beldurgarri harekin.

Eta ehiztaria han zebilen kristala bezala izoztutako basoan.

Menditik entzuten zituen han beheko haranean zebiltzan otsoen uluak, eta zerura begiratzen zuen.

Izarren argia besterik ez zuen ikusten.

Denak ezagutzen zituen banan-banan, bere lagunak ziren gau hotzetako bakardade hartan.